hasiera

Idoia Montón publikoa. Javier Peñafiel arabera
000cabeceraAngelGrisMinia

Texto para la presentación del libro “Idoia Montón” en la galería Alegría

Por Luis Salaberria.

Egunen joanean gero eta ikusle hobea izango naizela uste dut. Esan nahi dut arruntasunaren baitan bilduko naizela. Lur-zoruko gertakizunen eta gure artean, animaliongan gauzatzen direnetan parte gehiago hartuz, hala nola gauza autistak eta jendaje ezberdinak. Eta kantitateak, gure kantitateak egingo du, niregan egiten du ondasun publiko oro. Baina orain, zehazki, Idoia Montonen ikusle izatearen esperientziaz mintzatuko naiz.

I. Montonekin aurkakotasuna, politikak, intersexualitatea, programa aurkakoak, marrazkiak, ezaugarriak eta karikaturak partekatu ditugu, sormena eta dibertimendua, kontraesanen funtzioa, osagarri erostezina, eta, batez ere: collagearen iraultza.
Berehala argituko dut, orain bertan: denbora asko partekatu dugu, adinagatik edo bere testuinguruagatik ikusten ez baginen ere. Eta denbora mugatu eginen dut, Artelekura egindako bisita batetik, Donostian, Bartzelonako Kasa de la Muntanyara 2000garreneko bigarren hamarkadan egindako beste bisita batera bitarte. Eta lau azpi-puntutan, Juana de Aizpuru eta Buadesi egindako nire bisitak, XX. mendeko 90ko hamarkadan, eta XXI. mendeko bigarren hamarkadan EART eta Harfouseri egindakoak. Denbora ematen du.

Denboraltasun honek zorabioa ematen du? Ados, baina zorabioaren gozamen zehatza da. Inork ez du esan zorabioa abiadura handi bat denik, asko du berandutzeaz, konponezinaz, errepikapenaz, denetik dauka. I. Montonen ikuslea izateak bezala.

XX. mende bukaeran, Donostian, artista gazte batzuk Artelekuko espazioan nahasten ziren, Angel Badosen tailerrean, esaterako, beti gozamenagatik bisitatu nuena, eta inoiz ez artista legez, bere eskulturako ariketekin gozatzen nuen, ia aitzakiak bezala literalki deseraikitako gauzekiko espekulazio eskuzabal haiekin. Gerora produktu gisako formalismo batean, ia estilo batean kristalduko ziren bitxiak eduki zituen une bat izan zen, epe laburrean izan bazen ere. Oso berezia zen lan horiek euskal gatazka deituaren eszenan ikustea, Donostiako itxura bateko lurzoruaren higienean, interesgarria zen ikerketa lan gisan, baina hori beste gai bat da, oraindik iristeke dagoena.

Ordurako kasino finantzeroak arte erakundean ia dena itsusitu bazuen ere, oraindik etortzekoak ziren historiografia normatibo berrien hiperbitartekaritza, egile kudeatzailearen zinismoa, nominalismo politikoak eta menpekoaren irudiaz gauzatzen zuten gehiegikeria, edo aznarzapateadoaren kultur neokolonialismoa eta bere arkitektura jasangaitzak.

Une donostiar horretan ikusi nituen Idoiaren collageak, gero Madrileko erakusketan berriro ikusiko nituenak, -100, lau artisten taldekakoa, zeintzuk ez zituzten guztien artean 100 urte betetzen. Erakusketa horrek ongi kontatzen zuen une hura. Bi eskulturgile euskaldun eta Madrilen bizi ziren bi margolari, garai adiskidegaitzetatik bizi zela zirudien adin berekoak. Margolari haien ironia maltzurra, kromatika ahula eta plastika garratza egoedoskitzeen leku ziren, subjektu indartsuen baina apur bat sufritzaileen nartzisismoena, hedonismo killer batena, haur ipuinetako gauetan gertatzen den gisan, non helduen izua loezin burgesetan bizi den. Lagun batek etxean daukan Luis Salaberriaren margo bat, pertsonaia eldarniatua da, gazi-gozoa, 50en bat zentimetrokoa, beti zerbait ezberdina iruditzen zaidana, ongi ispilatzen darraielako. Eskulturgileengan, aldiz, urrunketa baiezkor bat ematen zen, nartzisismoaren gaindikako zerbait, edo bere aurkakoa agian, halako moduan non erakusketak ongi funtzionatzen zuen, inkonszienteki edo ez, agerpen antropomaniako baten islada bezala. Guzti haietatik Ana Lauraren obra izan zen ondoreneko hegemonian eta bere merkatuan hobekien kokatu zena, aurre egin behar izan ziolarik Arcoko infernuaren berehalako erantzunei, armairu kulturalari, erosketa politiken haurtasunari, bilduma propioak zituzten aurrezki eta banketxeei, mundu akigarri bat, belaunaldi horren ekoizpenaren %90a bahituz amaitu zuena festa dorpe batean. Diego nik uste bezala hil zen, erradikalki. Luisek askoren bazterrean marrazten darrai, mingabe gainera. Idoia bere urruntasuna politikoki erradikaltzera dedikatu zen, sakon.

Beranduago eraldaketa koherente bat ikusi ahal izan nuen, bere margolan batzuk Buadesen -100 haren oso ezberdina zen taldekako batean, bitxia zelarik ondoez gisakoa zen komisariaritza ikustea Miguel Cerecedaren Buadeseko expoan, aurre hartzen ziona gerora erakundean bitartekaritza zinikoaren gehitzeari, etsipen mailarik gorenera iritsiak ginela uste genuenean. Idoiak testuingurua politizatua bezain magikoa zen margolanak aurkezten zituen. Ongi harritu ninduten, baina askorentzat bere deseraikitzeen urrunketa gehiegizkoa zen. Nik kontrakoa irakurri nuen, niretzat margo zorrotzak ziren beren materialtasunean, baina mami gogorrak zeuzkatenak euren muntadura narratiboan. Gerora Idoiarengan ikusi dudan oro bezala, urruntzen ziren edozein ilustrapen edo politika ariketa formal-nominaletik, zehatz zeuden, testuinguruan. Baina ez zen erraza guztientzat biraketa hori barneratzea, eta gutxiago margotik begiratzea, urteetan hainbeste mutiko margolarien informalkeria eta espresionismoen dandismo matematikoak jotako begi-ninietatik. Urteen ondoren, hitz egin ahal izan nuen Pablo Llorcarekin honetaz eta zergatik interesatzen zaigun hainbeste I. Monton. Nik denbora behar izan dut ulertzen Idoiak zergatik lantzen dituen bilbe urbanoak, eremuak, bazterketak eta subjektuak Idoiak kontakizun polifoniko baten moduan proposatzen duen selfismoaren suntsiketan txertatuak daudela. Margoetan, marrazkien lan sakonaren aldean, azpitituluen joku zehatza dago, literatura batzuetan soilik ikusi dudana. Idoiak espekulazio lan bat baztertu zuen eskulturan, oso fruitu onak ematen zizkiona zentzu guztietan, eta urte batzuk eta gero zorionez garatzen ikusi duguna Thea Djorjadze bezalako artistengan. Harekin Bartzelonako etxe okupatuan izandako elkarrizketa batean izan zen nola, marrazki piloa jasoz eta asanbladetako ahots ez-nominalen zailtasunak aipatuz, ulertu nuen zergatik I. Montonek margolaritza eta marrazkilaritza aukeratu zituen, alor horretan konzentratzea gurago zituen errealitateetatik ez aldentzeko, hau da, uko egitea bitartekaritza espekulatiboei ez esentzialtasun arraro bategatik, baizik eta bere testuinguru hurbilarekiko enpatia behar zabalagatik baizik, honen zailtasun eta polemikekin, denen atzetik joan eta ez urrundu ilustrazio adimentsutik. Errealitatearen abstrakzio baketsua ukatu (ekintza artistikoa bere naturaltasun murgilduan edo ez), esanez: nirekin ez kontatu.

Etxe okupatu horretako afari batzuetan Idoia bere lana erakusten joan zaigu tarteka, inozotasuna profitatuz, eta hori asko gozatu dut, ia pasioarekin. Idoiarekin bizitza partekatzen zuten subjektuak agertzen ikustea magikoa zen, hitzaren zentzurik onenean. Apika, eta batez ere, krisi ingurua, urte hauetako iraultza kontserbadorea, gure gizarteetan publikoa zenaren desjabetze basatia eta urte hauetako eskubide zibilen murriztea izan dira trantsizio garaitik bizi izan dugun giza eldarnioaren eta ekonomia faltsuaren prozesuko unerik gorena, eta horretan artearen erakundea hiperrealista izan da, kasino aurreratua.

Ikusle gisa Idoiaren lanarekin aurkitzea bere baldintza kritikoetan ia sendagai bat zen kontakizun espekulatzaile nagusian.

Zementuzko munduaren eta mundu arrosaren amesgaiztoa, egile bitartekariak eta haien moraltasun ekoizpena nire baitatik desagertzen ziren Idoiari esker.
Idoiak berdin parte hartu du kolektiboentzako afixak egiten edo asanblea prozesuetan edo iraultzaren Ahozko Museoan daukadan nire tailerrera etortzen zen, urruntasun eszentriko batekin, zeinak pentsarazten zidan ekinbide artistikoaren beste une batzuetan, irudien langilea ezagutzen zen (edo desezagutzen) prozedura amankomunetan, oso elkarbizituak egonagatik.

I. Montonen lanak laguntzen dit eragiten gure ezagutza bilakatu den orainaldien ugalketarekin, isolatzen nau, baiki, genozidio finantzieroan dagoen kapitalismoaren komunikazioaren pantaila erabatekotik, leku ezegonkor batera narama, non bat-batekotasunetik inhibitu naitekeen: jarrera arau handi hori.

Ongi, Idoiaren margo bat nire etxe berrian bizi da, tunel baten bukaeran dagoen igel bat da, igela kasik pantera da niretzat, pantera igela litzateke pantera arrosaren dandismoaren lehen etsai gorena, hori da egun askotan egin ohi dudan drola pertsonala. Pantera igel horrek nire ondoan egiten du lan.

Idoiaren lanarekin hainbat gauza ulertu ditut: dandismoari bizkarra eman ez-nahikotzat hartuta eta ez bilbe moral batetik, baita ere dago ezinezko egietan edo oztopoak jartzea Casandra pertsonaia nartzisistari, gertaera guztiak zoritxarretik aurreikusten dituen sortzaile mota horri.

I. Montonen collagerik berrienak oso Atlas egokiak dira, eskuzabalak eta zintzoak. Berriki superfiziean eragiteko formato eta moduak eskuratu ditu, haserraldi handi baten ondorio direnak, baina esperientziaren denboraz beterik daude, alegia, sustraiko makaltasunak dira, batzuen berandutzeak daude Idoiaren kontakizunetan, halako dentsitatekoak direnak non alde batera eramateko argazki bihurtu behar ditudan, beste une batera eta berriro ikusi, zertzeladetatik. Azken collageetako zomm joku horiek zirraragarriak dira, antipantailak, errealitateaz edo bestearekiko proiekzioz gabetuak, barnerakoiak dira muturrean, ia dena kontatzen dute, eta hortik zirrara.

Madrid 2014