biografia

Bere formakuntza aroari buruz, hamahiru urterekin Gipuzkoako Elkarte Artistikora joaten hasi zen, marrazki klaseetara, non bat egin zuen Arantza Carcedorekin, zeinaren adiskidantzak errazten dion Bilbora joatea eta bertan moldatzera EHUko Artederren fakultatean sartzeko, guzti hau 1988an. Urte horretan bertan Artelekun Bonifazio Alonsok eman zuen margolaritza tailerrean egona zen, Donostian. 1989an eta 1990-1991an Angel Badosen eskultura tailerretara joan zen, hauek ere Artelekuk antolatuak, hala nola Eskultura Prozedurei eskainitakoa Bilboko Artederretako fakultatean, Juan Luis Morazaren eskutik, 1989-1990an. 1999an Guillermo Perez Villatak zuzendutako seminarioan hartu zuen parte, ´Irudikatzearen arteaz´, Bilbao Arten, 2001ean espazio bat eskainiko dion erakundea.

Formakuntza garai honetan hainbat beka eta sari jaso zituen: Artelekuko tailerrari Laguntza Boltsa (1988), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskulturako sorkuntzako beka (1990-1991), lehen saria Gipuzkoako Artista Nobelen XXXIII. ekitaldian, Basauriko Kultur Etxeko Juan de Otaola beka (1993) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Laguntza beka (1993). Berriki Eremuak-en laguntza bat eman zaio, bere obra jasoko duen liburu baten argitalpenerako (2013).

Bere erakusketa jarduera 1988an hasi zuen, Gipuzkoako Elkarte Artistikoan, Donostian, eta ondoren honako erakusketa banakakoak etorri ziren: Txuri-Beltz, Donostia (1991); Fundizioa, Deustu (1991); Kultur Etxea, Basauri (1992); San Telmo Museoa, Donostia (1995); Artearen ekintza, Bilkin Art Gallery, Bilbo (2003); Egiako jendearen Erretratuak, Garraxi, Donostia (2004); KM-ko Irudiak, Kasa de la Muntanya, Bartzelona (2008); Irudi urbanoak, El Callejón, Donostia (2009); Partitura Askea, Experimentem amb l´Art, Bartzelona (2011); Isla ukigarri bat, Halfhouse, Bartzelona (2012); eta Arotz Iraultzailearen Etxea, Alegría galeria, Madril (2014).

Erakusketa kolektiboez gaindi, jarraitutako tailer eta ikastaroei eta lortutako sari eta laguntzei lotuak, azpimarratu behar da bere parte hartzea, beste batzuen artean, 1991an: GetxoArte Feria, Getxo; Altxerri Galeria, Donostia; Alaez, Figari, Monton, Salaberria, Juana de Aizpuru Galeria, Madril; eta Eskulturak, Kultur Etxea, Eibar. 1992an: Egin, irudia, Buades Galeria, Madril; Basel Art Fair Buades Galeriarekin; objektuaren eta artearen erdian, Vanguardia Galeria, Bilbo; eta Imajina Ezazu Euskadi, Banco Central Hispanok antolatua hiru euskal hiriburutan (1996an deidaldi berri bat errepikatuko du); 1993an: IX. L´Oreal Margolaritza Saria, Velazquez Etxea, Madril; eta 4 X 4, Kultur Etxea, Okendo. 1994an: Pandoraren Kutxa, Kultur Etxea, Basauri. 1995ean: 31 artista 3 museotan, Musée Bonat, Baiona, Musée de Guéthary eta San Telmoko Museoa, Donostia. 1996an: Charcutería, Buades Galeria, Madril; eta Orban Barrukoa, Alcala 31 Aretoa, Madrilko Komunitatea. 2001ean: [B.a.], Bilbo Arte; eta Ispilua.Alicia Martin / Idoia Monton, Kultur Etxea, Alcobendaseko Udaletxea. 2003an: Bidaia euskaldunen herrira, Barrena Jauregia, Ordizia eta ondoren Pasaia (Okupgraf-ek argitaratutako Wilhem von Humboldten liburua ilustratzeko obra grafikoa); Biziraupena lehen munduan, kartelen erakusketa, Udal Aretoa eta urte bat beranduago Aranburu Jauregian, Tolosan. Baita ere 2004an: Sugar Galeria, Donostia; Arco´04, Madril, Bilkin Galeriarekin; eta [email protected], Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa. Eta 2006an: Icónica, Patio Herreriano Museoa, Valladolid.

Bibliografía
Juan Antonio García Marcos, Asociación Artística de Guipúzcoa: 40 años de historia (1949-1989), Donostia: Asociación Artística de Guipúzcoa, 1989.
Ángel Bados, Escultura. Taller de Ángel Bados [Angel Bados en-Tailerra], Donostia, Arteleku, 1991 (catálogo exposición).
Uztaro: Becas de creación artística 1987-1990 [Uztaro: Sorkuntza artistikorako bekak1987-1990], Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991 (catálogo exposición).
Idoia Montón, Basauri: Udal Kultur Etxea, 1992 (catálogo exposición).
Maya Aguiriano, “Una visita al taller de Idoia Montón”, Zehar núm. 19. Arteleku, noviembre-diciembre 1992.
Ana Olaizola, La caja de Pandora [Pandoraren kaxa], Basauri: Casa Municipal de Cultura, 1994 (catálogo exposición).
Maya Aguiriano, 31 artistas en 3 museos [31 artista 3 museoetan] [31 artistes dans 3 musées], Donostia: Kultur Udal Patronatua, 1995.
Idoia Montón, Idoia Montón, Donostia: Kultur Udal Patronatua, 1995 (catálogo exposición).
Pablo Llorca, La cicatriz interior, Madrid, Comunidad de Madrid, 1996 (catálogo exposición).
Xabier Sáenz de Gorbea, Beca Juan de Otaola y Pérez de Saracho 1990-2005, Basauri: Basauriko Udala / Kultur Basauri, 2006.
Javier Peñafiel / Rosa Queralt, Idoia Montón, Donostia: edición gracias a una ayuda de Eremuak, 2014.

Enlaces

http://www.youtube.com/channel/UCzUU0A3hBRSWsVtsXstsd8w (Conversaciones sobre arte).
http://www.halfhouse.org/idoia-monton.html (Exposición en Halfhouse)
http://www.eremuak.net/es/antagonista
http://vimeo.com/77407660 (Autorretratos, paisajes, la muerte, la kasa y dos ciudades viejas. A partir de pinturas de Gustave Courbet y de Idoia Montón, Oriol Font encadena visualmente ambos universos, separados por un siglo y medio de distancia).
http://www.hector-egieder.net
http://blog.setdart.com/el-transmundo-de-idoia-monton-2/
http://www.euskomedia.org/aunamendi/77625 (Biografía a cargo de Arantza Barandiaran Múgica).
http://www.arteinformado.com/Eventos/1055/iconica/ (Exposición en Museo Patio Herreriano).
http://www.arteinformado.com/Eventos/47972/partitura-libre/ (Exposición en Experimentem amb l’Art).Idoia Montón Gorostegui was born in San Sebastián on the 24th of February 1969. She moved to Bilbao in 1988 and after returned to San Sebastián in 2004. In October 2007 she moved to Barcelona.