Aquellos

Alberto Peral testua

Sin título

Sin título | 2016 | Óleo, acrílico y collage sobre papel | 100 x 70 cm

Izaki guztiak barnean hartuz, agerikoak eta ikusezinak

Autobus markesina baterako site-specific proposamen batetik jaiotako Anunciación en Virgen del Carmen 6 (2011) lehen aldiz ikusi nuenean, zirrara sakona eragin zidan. Zaila izaten da hunkidura fisiko bat irudi batera eramatea, baina Idoia Montónek lortu egin zuen neurri handiko marrazki-collage horretan. Artelana kale arrunt batean kokatuta dago. Estolda-zulo batetik, Aladinoren kriseilutik baletor bezala, munstro bat agertzen da, kea eta haragi lirdingatsua inguruan, isurbideetan habia duen itzal bat errotik erauzia izan balitz bezala. Era horretan, artelanari esker, Virgen del Carmen kale txepela leku mistiko bihurtzen da, Dalírentzat Perpinyàko geltokia izan zen bezala.

Anunciación en Virgen del Carmen 6

Anunciación en Virgen del Carmen 6 | 2012 | Acrílico y collage sobre papel | 174 x 120 cm

Obra ulertzeko, ez da aski ikuspegi formal, estetiko edo kontzeptual bat; hizkuntza piktorikora eramandako esperientzia bat da, ia erlijiosoa den gertaera bat irudikatzen du: artistak igarle baten legez jokatzen du, jende gehienarentzat ezkutuan dagoen mundu ikusezinaren berri ematen duen medium baten moduan.
Lan honekin batera, tamaina txikiagoko beste collage bat hartu nahi dut aintzat, ST izenekoa (2012), aurreko collageko kaleari bizkarra ematen dion autorretratu bat erakusgai duena. Kasu honetan, Idoia Erdi Aroko fraide jantzian dago, edo hala iruditu zati niri. Ezohiko autorretratu bat da, eta haren ezaugarri nagusia da egilearen begiak desagertu direla. Artelanaren bidez, nire ustez, artistaren zeregina da, irudiari izaera mistikoa emanez, ikusten dena baino gehiago ikusiz sentitzen dena erakutsi nahi duen norbaitena.

Sin título

Sin título | 2013 | Acrílico y collage sobre cartón prensado | 40 x 51 cm

Erakusketarako gonbidapenean Idoiaren lanen indarra erakusten duten beste lan horietako bat ageri da. Hainbeste mugitutako Plaza de las Glorias-eko lurzoru azpian, atzean Museu del Disseny ageri dela, arraia-arrain moduko bat jalgi da, photoshop efektu baten bidez konprimitutako hiria xurgatuz; dena den, jan baino gehiago hura arazteko irensten ari dela ematen du. Pieza hau bizi garen ingurugiro berriaren kontrapuntu gisa edo harekin batera biziz animalia izaera txertatzearekin edo barneratzearekin Idoiak duen etengabeko harremanaren adibidea da.
Lan hauekin eta erakusketako gainerako piezekin, badirudi Idoiak esan nahi digula osotasunaren zati ñimiño bat dela giza izaera. Haren begiradaren bidez, azpimundu batean sartzen gara, eta, hor, animalien eta naturaren legeak dira bestea. Hiriko mapak jasotzen dituzten piezak landako sagu baten gordelekurako bideak izango balira bezala sentitzen ditut. Horietako batean, izaki hegodun bat agertzen da, hodi batetik itxura urbanoko mapa batera odola isurtzen; egia esan, ez dakigu txoria soilik odoletan ari den, edo eskaintza horrekin hiriari bizia ematen ari zaion. Beharbada ez dugu inoiz ere esanahi zehatza jakingo, baina konturatzen gara hura bizi dela, ekintza sendatzaile horri esker, antzinako eskaintza erritual bat izango balitz bezala.

Sin título

Sin título | 2013 | Óleo, acrílico y collage sobre papel | 101 x 72 cm

Idoiaren mundura hurbiltzea unibertso liluragarri batean harrapatuta sentitzea da, ez zoragarria delako, ezpada egiazkoa delako. Gaur egun, zaila da Idoia Montónen moduko artista benetakoak aurkitzea, horrelako ibilbide pertsonala dutenak. Ospakizun bat da haren obra bat ikustea, edozein.

Alberto Peral

Editorearen oharra: Sabadellgo Sis Galerian 2017an De aquellos erakusketarako areto-orriarekin egileak egindako berrikuspena