Behar den sakontasuna

Carmen de Ayora testua

El paso de las dos hermanas

El paso de las dos hermanas | 2018 | Óleo, acrílico y collage sobre lino | 97 x 162 cm

BEHAR DEN SAKONTASUNA

Gatazkan dagoen unibertso bat indarrez bihurritzen da, leuntasuna setaz bilatuz; ez da etsitzen aurkitzen duen arte, proiekzioak eta islak zeharkatuz, egiturak eta simetriak sortuz. Izaki magikoak gu salbatzera etortzen dira, kaosa ordenatu eta konplexutasunarekin adiskidetzera, sakon barneratzen dira horretan, iraultzarantz sublimatzen, eta bibrazio bakana sortzen dute, emozioak gure indarra, gure sentimenduak eta gure boterea direla esaten diguna.

El paso de las dos hermanas

| 2018 | Acrílico y collage sobre papel | 50 x 56 cm

Idoia Montónen obrek behar adina bizitasun dute beren prozesuan, errealitatean bizirik iraun ahal izateko, bera pintatuz, eraldatuz, urratuz eta transubstantziatuz. Horregatik, sakratua da artea egiteko aukera ematen digun lehengaia: gure ideiak, gure sentimenduak, gure iraultzak; eta sakratua da artea ekoizteko dugun lekua, artistaren zorioneko estudioa, etxea, gela, sortzen jarduteko setio-egoera, Idoiaren koadroetan hainbestetan irudikatzen dena.

Ocaso

Ocaso | 2017 | Acrílico y collage sobre lino | 89 x 116 cm

Artistak tentsio-joko bat proposatzen digu: gogoeta eginez, artearen hizkuntzaren bidez zerk sumintzen eta zerk liluratzen gaituen jakitea da haren baliabidea, misterioak etengabe argitzea berriak sortu ahal izateko, egiazkorantz joz, egia emozional eta nekaezinetik, irudikatzen den hori maitatua, zaindua eta eskainia den toki horretatik.

2666

2666 | 2018 | Acrílico y collage sobre lino | 97 x 130 cm

Bere obraren bidez Idoiak benetako borroka-esperientziara eramaten gaitu, existitzera. Gure errealitateen eta gure desiren artean aurrez aurre jarrita, Idoia Montónek gatazka hori sublimatzen du bere eraikinen bidez. Pinturaren eta collage fotografikoen artean egiten dituen elkarrizketek infinituan barneratzen gaituzte, eta gonbit egiten digute hortik bidaiatzeko, gero finitura itzultzeko, sendatuta, artearen energiaz gainezka. Berriro harantz joz, Idoiaren egitura bisualek ez digute atseden hartzeko astirik ematen; begira jarraitu nahi dugu, haien egintzak eta haien askatasunak garraiatu gaitzan.

La caza de brujas

La caza de brujas | 2015 | Óleo, acrílico y collage sobre lino | 116 x 89 cm

Idoia Montón bizitzaz beteriko izakia da, eta bizitasunez borrokatzen du markatutako errealitatearen kontra. Haren begien aurretik igarotzen dena bizitzen du, eta motibo, gai eta xehetasun gisa hautatzen du; haren izatetik ibiltzen da, eta finkatutakoa garaitzen, eta gertaerak gainditzen ditu. Bizitzari fidel izanda, sakon barneratzen da hartan, ondorio guztiekin, horrek dakarren minarekin, graziako egoeraren bila, haren tresna artistikoek -kontzentrazioak, katarsiak, ausardiak eta talentuak- denok egiten dugun borroka irabazteko bide eman diezaioten.

La fuerza del trabajo

La fuerza del trabajo | 2015 | Óleo, acrílico y collage sobre papel | 70 x 100 cm

Idoia Montónen azken lanak Bartzelonako La Escocesa sorkuntza-zentroan garatu dira, Poble Mou auzo postindustrialean. Artistentzako espazio hori artistek eurek sortu zuten orain dela 20 urte baino gehiago, eta askatasunen, ideologien eta iraultzen sabel sortzailea izan da. Erresistentzia eta barneko prozesua izan dira haren nortasunaren ezaugarriak. Egitura arkitektoniko zoragarri eta inspiratzaile honek gure artistaren aztarna du fatxadako ateetako batean. Hor berriz agertzen da hiriaren gaia, agertoki horrek aukera ematen baitio artistari hirian egoteko izan behar duen erresistentzia erakusteko. Simetria berriak, hiriko errealitatean ezkutatutako begitarteak eta bertigoko konposizioak berriz argitaratzen dira, zauria sendatzen eta ulertzen laguntzeko.

| 2016 | Óleo, acrílico y collage sobre papel | 89 x 65 cm

Berriz aipatu nahi dut zein beharrezkoak diren emozioak, edukiak egituratzeko. Montónen lana azken urteetako joera artistiko nagusietatik kanpo egon da, eta arlo emozionalak jakintza eta borrokarako tresna gisa duen boterea seinalatzen du. Bereziki azpimarratu nahi dut premiazkoa dela biltzen gaituen mina aztertzea, inguruan ditugun anestesien sistemak ez baitigu aukera ematen geure buruarekin konektatzeko, eta, orduan, ez gara hain iraultzaile, hain baliagarri benetan bizirik jarraitzeko. Dagokigun obrak aukera hori ematen digu. Hura irakurtzean, nahikeriaz bidaiatzen gara ibilbidetik, hau da, geure errealitatea eta denbora zeharkatzen dugu, artelana agertzen den uneko hemen eta orain, haren artelan baten aurrean egoteko uneko hemen eta orain bera dena. Idoiaren koadroei begiratzen diet, eta haien intentsitatea, sakontasuna eta bulkada ikusita ikasten dut, balio horiek gauzak aldatzeko mugiarazten baikaituzte.

| 2016 | Óleo, acrílico y collage sobre papel | 100 x 69 cm

Indarra eta inspirazioa erreprimituta ditugu, dagozkigun arte-sistema burokratizatuetan, programazioek eta jarduerek hutsez betetzen digute bizitza, eta hutsune hori gure ideien eta errealitatearen artean jartzen da, gure sentimenduen benetako kezko hesi baten gisa. Idoia Montónen obrak gure barneko kontaktuari egiten dio dei, behar adinako sakontasunez, bizirik egoteko behar den emozioaz, lana gauzatzeko behar den kontzentrazioaz, sentitzen duzun hori gauzatzeko kontzentrazioaz, horretan konfiantza izanda. Ez dago sentimendu okerrik, artearen hizkuntzaren bidez -borrokatzeko eta bizirik irauteko tresna baita- lortuko dugu gainditzea gure orainaldia, kontraesanen amalgama hau.

Carmen de Ayora 2018

Solar

Solar | 2016 | Óleo, acrílico y collage sobre papel | 75 x 100 cm