Bidearen zati bat ibilita etorkizunera beste bat irekitzen du

Rosa Queralt

001AsobreLaCrisisMinia

Krisiari buruz | 2012 | Acrílico y collage sobre cartón | 210 x 120 cm

Bidearen zati bat ibilita etorkizunera beste bat irekitzen du

eta bi lan adierazgarrirekin egiten du, izenburuak hurrenez hurren hauek direlarik; Krisiari buruz (2012koa) – aurreko multzoan erakutsitako ondoren gauzatzen dituen lanei hasiera ematen diena-, eta Anunciación en Virgen del Carmen 6 (Karmeneko Ama Birjina 6an Deikundea), hurrengo urtean margotutakoa. Azken honetan lurrean gordetako aingeru bihurri bat estolda batetik agertzen da matxinada eragiteko. Bi margolan hauek Idoia Montónen ekoizpen handira eta artearekiko ardura zabalera modu laburtuan gerturatze baten amaiera gisa hautatuta, aukera honen arrazoia batez ere hizkuntza-eremuan bere bilakaera jarraituetan inflexio-puntu berri bat izatea da, nahiz eta errealitatearekin duen loturak gai negoziaezina izaten jarraitzen duen azken bi hamarkadetan zehar.

Eremu aldakorretatik ibiltzea da zalantzarik gabe bere nortasun poliedrikoaren ezaugarri nabarienetako bat. Egunero bere burua berregiteko beharra dauka, bere nahia gauza ezagunek parametro ezezagun eta berrien aurkikuntzari lekua uztea da, eta horrela iraganeko esperientzien aztarnak nahastea. Ez du nahi toki batetik bestera joateko lerro zuzen bat marraztea, beste horrenbeste saihesbidetan abartzen diren bide etenetatik ibiltzea baizik, horrela ohiko ibilbideak oso gutxitan errepikatzeko. Eta, hala ere, ez litzateke garai bat bestearengandik banandu beharko, oso bat baitira: obrak, generoak, teknikak eta tratamenduak elkarren baitan integratzen dira, batak besteari aurrera egiten laguntzen dio, elkarren osagarri dira eta denak dira bere berezko niaren adierazpena. Distirak, senak, hausnarketa, lana… ibilbide-maparik gabeko bidaia baterako. Izan ere, Ezra Poundek nabarmendu zuen bezala, gizakiak artista begiztatzen du hau nabigatzen ari den txalupatik eta soilik zeharbideak ikusgai egiten dion heinean. Baina ez da sekula multzo bezala ikustera iristen, soilik prozesu gisa baizik.

001BangelMinia

Anunciación en Virgen del Carmen 6 | 2012 | Acrílico y collage sobre papel | 174 x 120,4 cm