Hiriko eszenatokietara itzultzen da

Rosa Queralt

007betiBogaMinia

La noche y el bar | 2007 | Óleo y acrílico sobre tela | 115 x 147 cm

Hiriko eszenatokietara itzultzen da

eta handia izatea nahi duen proiektu baten gai bezala, 2007an, Egiako taberna bat aukeratzen du, bere haurtzaroko oroitzapen barreiatuak biltzen dituen Donostiako auzo proletarioa. Nahiz eta barrualdean ikuslearentzat pertsonaia anonimoen talde bat batzen duen, eta horregatik, ohiko “familia taldeak” edo “artistaren tailerra”-ren inguruko bertsio ugarietan behatzen den oihartzun alegorikoarekin alderatuta ezberdintasun batzuk agertzen dituen arren, egia da baita margolan honetan lotura afektibo bat, edo gutxienez, generoko eszena hau bere biografiara lotzeko desira bat antzematen dugula.

Forma eman nahi dion ideiaren lehenengo zirriborroa edo distira aurreraka eramateko asmoa bere eginda, oraingoan prozesua luzea eta geldoa da. Ezaugarri hauetako lan batek izan behar duen formatuan pentsatzen du, irudikatuko dituen espazioak aztertzen ditu – azkenik funtsean bi espaziotara mugatuko du: kanpoko mundua, ezkerraldean, eta tabernako barrualdea, eskuinean, bere ohiko praktikan hain maite duen perspektiba-eremu gehiegiri aldi berean heltzea ekidinez. Senak lortzen duen hasierako irudi lauso horrek bizirik irauteaz eta bere baliotasunaz fidatzen delako, eta egitura jadanik argi daukalako, borroka piktorikoa hasten denean, distantzia hartzen du eraikuntza eraginkor bat lortzeko, non tentsio-ardatzak funtzionatuko duten eta pertsonaien eta espazioaren arteko elkartasuna ez den desagertuko. Ez du ahazten ezta, gauzak euren berezko tokian jartzen dituen alde gorabeheratsua, elementu batzuk pinturaren jario askera utzita, adibidez argiarekin zerikusia daukatenak edo kolore bat beste bategatik aldatzea.