Ilustratzeko xedeekin margolaria askatzen du

Rosa Queralt

010terranovaMini

Viaje al país de los vascos | 2001 | Serigrafía | 75 x 54,5 cm

Ilustratzeko xedeekin margolaria askatzen du

berriro argitaratze-enkargu bat jasotzean, Wilhelm von Humboldt (Postdam, 1767 – Tegel, Berlín, 1835) linguista eta pentsatzailearen Viaje al país de los vascos (Euskaldunen herrialdera bidaia) lanetik berak aukeratutako bi pasarteri irudiak gehitzeko. Lehenengo periploak, 1799an bere emaztearekin eta semeekin hasi zuenak, 1800eko apirilera arte iraun zuen. Herrien arimaren eta izaeraren behaketan oinarritutako hizkuntzen azterketarako zuen joera naturalak, urtebete geroago itzularazi zion “jendearen ahots bizia entzuteko”. Egonaldi bietatik, euskara “eraketa perfektuena duen hizkuntzatariko bat, bere indarragatik, hitzen egituragatik, esamoldeen laburtasunagatik eta ausardiagatik harrigarria” izatearen teoria garatu zuen.

Aukeratzen dituen bi pasarteen gaiak honakoak dira; alde batetik, baleen arrantzale euskaldunei buruzko hipotesi bat. Honen arabera, hauek Colón baino mende bat lehenago Amerikara iritsiko ziren, eta Terranovan bizitzen jarri, baina denbora pasata itzuliko ziren hango klima jasaten ez zutelako. Bigarrena, Urgul mendiko gaztelurako igoerari buruzkoa da, bere bidean taldeak Donostiako eta inguruetako bistak lausengatu eta ospatzen dituelarik. Horrela, artistak testu biak ilustratzeko egiten dituen serigrafien bitartez, bera ere margolariaren jakintza askeenetatik ibili daiteke, serigrafia hauek hurrenez hurren bere eskolako natura-zientzietako liburuetan agertzen zen sumendien eta lurraren erdigunearen ikonografiarekin eta haurtzarotik errepikatutako Urgul mendirako igoerekin uztartuz. Era honetan, Humboldten irudia mundu eta kultura berrien aurkikuntzaren abenturetan murgildutako XVIII eta XIX mendeetako bidaiari haiekin elkartzen zuen.

010urgulMinia

Viaje al país de los vascos | 2001 | Serigrafía | 75 x 54,5 cm