Irudikapenak literatura-iturriak baztertzen ditu

Rosa Queralt

015lobosMinia

Blanco sobre blanco | 1994 | Óleo sobre tabla | 43 x 53 cm | Colección particular

Irudikapenak literatura-iturriak baztertzen ditu

eta ikuspuntu berrietaranzko bide honetan egileak oso gertuko sentitzen dituen bi elementuk eragiten dute beharbada, kanpoko zein barruko bi errealitate bezala, eta hauek bere margolanetan maiztasun handiagoz agertzen hasi dira: natura eta animaliak. Biak elkartzen dira 1994ko Blanco sobre blanco (zuria zuriaren gainean) lanean, gune naturalen irudikapenean, pintura-baliabideei jartzen dien arreta geroz eta handiagoa argi adierazten duen eredu izateagatik ere garrantzitsua den lan bat delarik. Oliora iragateak eta lan klasikoen azterketak, ordura arte plano uniformeen bidez, paperez nahiz pigmentuz, ebatzitako alderdi bat eraldatzera eramaten dute artista: zeruak, hauek aldi honetan garrantzia hartzen dutelarik euren jarduera eta giroagatik. Bestalde, animalien presentzia bere margolanetan ezinbestekoa izan behar zen, hauek bere haurtzarotik, identifikazio eta soziabilitate prozesu batean, beti lagun egin diotela kontutan hartzen badugu.

Bizitza pertsonala eta pintura geroz eta estuago erlazionatzen zirenaren zantzuak azaleratzen ari ziren, bada, arte bizi baterako oinarrizko iturriak norberaren eguneroko esperientzien taupadetatik abiatu behar zueneko sentimenduaren sintomak. Hala ere, senak uste oso hau iradoki arren, errealismo oso batera iragatea onartzea ez zen erabaki samurra. Izan ere, artistak guztiz uko egiten dio gizakiaren bilakaeraren konplexutasunaz gain, edozein motatako erabakitan dagoen gatazka inplizitua ere ezkutatzen duen mimesi naturalista, amu erraz eta sinplifikatzaile bezala erabiltzeari.

015navegantesMinia

Navegantes | 1993 | Acrílico sobre cartón | 63 x 100 cm

015aliciaMinia

El banquete | 1992 | Acrílico sobre tabla | 118 x 200 cm