Laburpen eta berrikuste garai bat

Rosa Queralt

frigoristaMinia

S.T. | 2013 | Óleo, acrílico y collage sobre cartón | 101 x 72 cm

Laburpen eta berrikuste garai bat

baina baita haustura garaia ere, gertatzen da 2013an proiektu berri bati aurre egitean. Bertan, hiriko espazioan krisi garai bat kartografiatzen du – Bartzelonan, baina beste edozein hiritakoa izan zitekeen, atzealdetako gris arrosagatik ez balitz, hiriburu katalanarekin lotzen duen kolorea baita-. Formalki mapagile izaera hori sendotzen du plano, airetiko ikuspegi edo mapa zatiak txertatzeak. Paisaia hau osatzen duten irudiek paradoxak erakusten dute, errealitatearen eredu bat irudikatzen dute, eta honetara irudikapenetatik, perspektibetatik eta ideia ezberdin eta era berean aurkakoetatik gerturatzen da.

Obra multzo hau aurreko urtean egindako Krisiari buruz lanetik handitzen joan da, Idoia Montón kontziente izanik pinturaren jardutea gogortu egin behar dela, hau arte bisualen unibertso betean baliabide zaharkitua izanik, nahiz eta gaur egun beste edozein adierazpen modu edo jakintzagai bezain baliozkoa den, errealitatea jarrera garden eta irekietatik pentsatzeko aukera eskaintzen baitu. Pintura ere mapa posible bat izango litzateke, lurraldearen bi dimentsioko kode bat, mundua nolakoa den esaten diguna eta hau ulertzen laguntzen diguna. Eta zalantzarik gabe lengoaia da, irudia toki nabarmen batean kokatzean, askotariko zentzuak sortzeko duen gaitasunagatik.

alienigenaMini

S.T. | 2013 | Acrílico y collage sobre cartón | 200 x 72 cm

rayaMinip

S.T. | 2013 | Óleo, acrílico y collage sobre cartón | 119,6 x 72 cm