Tailerreko natura hilak, ariketa introspektibo gisa

Rosa Queralt

012paletaMinia

Bodegón bajo la mesa | 1997 | Acrílico sobre papel | 21 x 31 cm

Tailerreko natura hilak, ariketa introspektibo gisa

historian zehar margolari askorengan agerturiko gaia izan da. Garai honetan egileak bera inguratzen duten objektu eta espazioekin duen harremanetik eratorritako kutsadura sentimental eta afektiboak, hauek bere margolanetako gai bihurtzera bultzatzen du nahitaez. Bada atzeratasun hau azaldu dezakeen beste faktore bat ere: eszena artistiko espainiarrean eta internazionalean baliabide teknologikoen osotasuna burututa, pertzepzio honek margolaritza edo eskultura bezalako jakintzagai klasikoetan lan egiten duten artistak, esperientzia estetikoa auto-heziketarako eta ezagutzarako leku bezala antolatzeko bidea ematen dien baliabideak euren kabuz eskuratzera eramaten ditu. Leku horretan, ideologiaz gain, nortzuk diren eta non dauden galderak sartuko lukete, itxialdi hau obraren gauzatzeari ekitean genero eta metodologia ezberdinak esploratzeko baliatuz, lana desiraren, ideiaren, materialaren, formaren… jariakortasun mugikorrean nahasita, prozesuan parte hartzen duten elementu guztiei fenomeno bezala heldu arte.

Bakartasun honek, trantsizio-egoera baten kontzientziari gehituta, alor pertsonala oraindik gehiago bereizten du. Idoia Montónen kasuan bezala, artista burujabeen tipologia bat da, joera nagusien inguruan biltzeko ohitura gutxikoa, batez ere ekintza sortzailea bere gain hartzean izaten duten nozio autoritario eta esanekoagatik.

012teleMinia

S.T. | 1997 | Acrílico sobre papel | 21 x 31 cm

012pincelesMinia

S.T. | 1996 | Óleo sobre tabla | 55 x 40 cm

012mesaMinia

S. T. | 1997 | Acrílico sobre tabla | 35 x 21 cm