Zoritxarreko gertakari batek

Rosa Queralt

009rostroDiosMinia

S.T. | 2007 | Óleo y acrílico sobre cartón | 32 x 22 cm

Zoritxarreko gertakari batek

Idoia Montónen bizitza eta jarduera eteten ditu 2004 urtean zehar. Egunen lasterketa gelditu egiten da, denbora eteten da, izoztuta gelditzen da, eta urte bat baino gehiago pasatu ondoren bizitzaren hatsen bat errekuperatzen hasten denean, gauzatzen dituen lehenengo margolanek erabateko gardentasunaz islatzen dute bere gogo-aldartea. Gaiak ez dira aldatu, aurreko lanen barnealdera itzultzen da, baina hauek betetzen dituzten objektuek nolabaiteko eskaintza edo ofrenda izaera hartu dute, aldi berean samur eta mingarriak izanik, eta irudien lanketak osagai sinboliko indartsu baten inguruan grabitatzen du, esplizituki agertuz segetan, gurutzaketetan, garezurretan edo gelako bazter baten zintzilikatuta dagoen Arnold Böcklinen La isla de los muertos (Hildakoen uhartea) lanaren bertsioetako batean. Giroa zeru-urdin bizi batez beteta dago, mugagabetasunera, espiritualtasunera eta kontsolamendura ere lotzen den kolorea izanik.

Sendatu beharra dauka, eta horregatik erabiltzen du pintura artearen praktikari, eta ondorioz bizitzari, berriro zentzua emateko ahaleginetan. Derridak defendatu zuen lez, nia gizabanako bakoitzaren ekintzen batura den modu berean, obra ezin da izan egilearen esperientzien fruitua besterik, bere bizitzako gertaerak erakusten dituen laburpena. Sentimenduarekin pentsatzeko modu batez bestalde.

009habitaMusicMinia

Otras puertas | 2005 | Óleo y acrílico sobre tela | 146 x 97 cm

009habitaMinia

Las siete ventanas de mi habitación | 2005 | Óleo y acrílico sobre tela | 175 x 125 cm

009abrigoMinia

S. T. | 2005 | Acrílico sobre cartón | 31 x 31 cm

009maritxuMinia

S. T. | 2005 | Acrílico sobre cartón | 27 x 27 cm

009ColaCaoMinia

S. T. | 2005 | Acrílico sobre cartón | 27 x 27 cm

009gureHiltzeMinia

Gure hiltze | 2005 | Acrílico sobre cartón | 31 x 31 cm | Colección particular