Gerra

Eskocesan erakusketa

Javier Peñafiel

Tregoa

Tregoa | 2017 | Olioa, akrilikoa eta collagea liho gainean | 89 x 162 cm

GERRA

Margotutako gerra ez da bitonua, hainbeste errauts izanagatik ere.

Idoiaren pintura hauetan zer gertatzen den deskribatzea alferrikakoa litzateke. Ez dute hutsunerik, bete-beteak daude, ez dute balio ikuslegoetan espezialistak direnentzat, banan banakora jotzen dute, elkarlaneko borrokan.

Pinturak ez du aztergai izateko asmorik, hala pentsatzen du Idoiak, eta horren arabera jokatzen du.

Idoia Montónen lan bat ikusten duzunean, nahiz etxe okupatu batean -hala nola KMn (Bartzelonako mendiko etxean)-, nahiz galeria batean, -esaterako, Carreras Múgican-, hark egindakoak aurkezten dituen muturreko bi adibide hizpide hartzeagatik, artelanek, nolabait, kokatutako espazioen lekua hartzen dute. Nola kubo zuria, hala kubo beltza, lurrundu egiten dira, Idoiaren margoak ez baitira neutrotik bizi, bakoitzak berezko duenetik baizik; ez dira euren buruaz ari, ez dute endogamia lantzen.
Idoia ez da arte-instituzioan hain ugari dabilen pedagogia ziniko horren lankide, eta ez du erabaki burutsu bategatik egiten, EZ esateagatik baizik. EZ, ez du esateko zailtasunari buruzko autolaguntza eskulibururik behar, beti da ez. EZ horrek ez diolako besteari ezer ukatzen, artista gisa Idoiaren eskuzabaltasuna fobien gainetik dago.

Gu, bi edo gehiago, arte instituzioan maiz sartzen hastean, gure abiapuntua zen Espainiako estatuko adreilu trinkoaren instituzionalitatean bizitzera bideratutako eszena kritika gabea. Nahiago izan genuen hori ez egin eta jakinduria txikiagoak garatu, arrakasta genitalitariotik kanpo, punta-zorrotzak marraztu, bipolartasuna desdramatizatu eta nahita distraitu, modu bakarra onartu gabe.

Lantzak

Lantzak | 2016 | Olioa, akrilikoa eta collagea paper gainean | 75 x 100 cm

Nire iritziz, Idoiaren lanaren alderdirik onena da hura ondo gogoratu ezin izatea; beti begiratu behar izaten dut berriz, biktimarik gabeko Alzheimerra da Idoiaren eta nire artean gertatzen dena.

Ustekabe hori kolpe bat da, ez da leuna.

Agonista bana agertzen da Idoia Montónen hainbat pinturatan: Telemakoren maskara dauka jantzita, eta gerra suminkorrean dago betidanik bai Nartziso, Elektra, Kasandra eta Edipo esnobekin, eta bai bere guraso Melodrama eta Lantza Eskuarekin ere; aipatutakoaren bikia eta kolaborazionista den Naciopata ere agertzen da.

Diagnostiko osteko pinturan, itxoitea eta geroko uztea ez dira sinonimoak, pintura horiek gerrakoak dira anti kosmetikoak izan arren, eta aurrea hartzea agindu soziala da: “kopuruak egingo du” esaten dio jendetzak olio-margoari.

Kolorea hilda duten zinema programatzen dute pantailek. Idoiaren pinturak koloretan kontatzen du min gerra, guztiok barruan hartzen gaituena, eta ez soilik espezieagatik (humanoa edo hiper humanoa).

Jatorrizko metaketa

Jatorrizko metaketa | 2015 | Olioa, akrilikoa eta collagea liho gainean | 73 x 60 cm

Troiako zaldia

Troiako zaldia | 2015 | Olioa, akrilikoa eta collagea liho gainean | 55 x 38 cm

Editorearen oharra: www.ajoblanco.org/blog/la-guerra-de-idoia-monton helbidean 2017an argitaratutako testuarekin egileak egindako berrikuspena.