Arteak eta bizitzak bat egiten dute betiko

Rosa Queralt

013reflejoBarnaMinia

Reflejo en la KM | 2009 | Óleo y acrílico sobre tabla | 48 x 68 cm

Arteak eta bizitzak bat egiten dute betiko

izatearen berezko bilakabidearekin elkartzeko adierazpen-baliabide egokiak aurkitzean. Konposizioa, kolorea, testura, formatua, mugak edo espazioa bezalako aspektuak aintzat hartuta eta gai jakin batzuk izaten utzita margotuak izan daitezen bera aukeratzen dutenak, pinturaren mendeetako pisuarengatik geratzen den mintzalditik, zentzuaren bilaketan lan egiteko aukera ateratzeko gai sentitzen da – eta ez baiezko hitzak erabiliz. Eskarmentuaren kalitatea eta indarra, lanaren errealitatea, funtsezkoak dira irudiak lengoaia piktorikoan ikusgai egiten doazelako, eta horrela ez ahozko pentsamenduaz, ikustekoaz baizik, eta ukimenezkoaz ere neurri handi batean, hitz egin dezake. Zer eta nola eraikitzen duena prozesua da, eta horregatik izaten da hau ezinbestekoa: lana bere garapenaren ondorioa da eta garapen hau da jarraitu behar duen bidearen berri ematen diona. Egoera zeinahi ere den, dena eskaini behar zaio aurkikuntzaren posibilitateari, eta arrazoi honegatik Idoia Montónen eremua aldakorra da, kontrol lausoko sentsazioa ematen duen toki bat izateaz gain. Sentipen honetan, denborak gorabeherak izaten ditu egikeraren berehalakotasunaren eta bizitako errealitatetik haratagoko dimentsio batera heltzen diren presentzia batzuen artean.

Teknika eta euskarri ezberdinen esplorazioa utzi gabe jarraitzen du. Lan bakoitza honek adierazten duen egoerarekin alderatzen bada eta bere bizitzako gertaerak txertatzen badoa, zentzuzkoa da marrazketa bezalako prozedura zuzen batez baliatzea, arkatza, pintzela edo bolaluma sortze-ariketak berak bideratzen dituen pertzepziozko antenetan eraldatuz. Irudiak autonomoak izan daitezke edo geroagoko proposamenetan garatzeko oinarri bezala balio dezakete.

013estudioBilbaoMinia

S.T. | 1996 | Óleo sobre tabla | 57 x 39 cm

013bilboMinia

Bilbao | 1999 | Acrílico sobre tabla | 24 x 50 cm

013fregaderoMinia

S. T. | 1995 | Óleo sobre tabla | 50 x 38,3 cm

013sisogenesMinia

Sisógenes | 1997 | Tinta y acrílico sobre papel | 21 x 31 cm

012laCarneMinia

La mano y la carne | 1997 | Acrílico sobre cartón | 31,5 x 21,5 cm

013LuisHaciendoMinia

013luisferTumbadoMinia

Luis Fernando, Sisógenes, Presencias… | 1997 | Tinta sobre papel | 21 x 31 cm

013dibujoHabitaGuitarraMinia

S. T. | 1997 | Tinta y acrílico sobre papel | 30 x 21 cm