Errealitatea zatien bidez irudikatzea ekarpen oso garrantzitsua

Rosa Queralt

004ripDemocraciaMinia

R.I.P. Democracia | 2008 | Óleo y acrílico sobre tabla | 34 x 68 cm

Errealitatea zatien bidez irudikatzea ekarpen oso garrantzitsua

eta baliabide espresiboen hedapena izan zen, orain dela mende batetik kubismoari zor dioguna, collagearen sorreragatik. Erreminta honek, gainera, ordura arte artearen jardutearekin zerikusirik izan ez zuten material arruntak sarrarazi, edo bi dimentsioko euskarrietan sakontasun sentsazioa emateko perspektibaren legeak deseginarazi zituen. Gaur egun, eta margolaritzatik haratago, bizitza eta bere kontakizun osoa hain zailak eta konplexuak bihurtu dira, non osotasunera gerturatzea kasik ezinezkoa izatean, ohiko zerbaitetan bilakatu den egoera existentzialak zatikako eraikuntzen bitartez erakustea. Eta buruak errealitatea bere zatien bitartez ulertzen ikasiz erantzun du.

Bartzelonara iritsi eta pixka bat geroago, Idoia Montón berritu eta berrelikatu egiten da beste behin, bere berezkotasunagatik eguneroko bizitzaren aztarna bezala agertzen diren objektu batzuen inguruan lanean hastean, nahiz eta hauek margotzean karga alegorikoa ekidin eta osagai emozionala berdinki oso deseginda egon. Lan hauen ezaugarri nagusia bere zatikako ikuskera da hain zuzen, edo salbuespen gisa, zantzu itxura, ezkutatzearena, enfasia errealitatearen mugatutako, zedarritutako, banandutako zati horretan bakarrik jarriz. Laburpen prozesua agerikoa da, margolaritza narratiboaren uztea den bezala. Aldi baterako? Behin-betiko?

004cuadroLuzMinia

S.T. | 2008 | Óleo y acrílico sobre tabla | 68 x 48 cm

004txustarraMinia

Txustarra | 2009 | Óleo y acrílico sobre tela | 30 x 20 cm

004espejoEsponjaMinia

S.T. | 2008 | Óleo y acrílico sobre tela | 55,5 x 38,5 cm

004ninoDiosMinia

Niño dios| 2008 | Óleo y acrílico sobre cartón | 31 x 31 cm

004dialogoMinia

S.T. | 2008 | Acrílico sobre cartón | 31 x 31 cm