Eskultura ikaskuntza eta eraikuntza gisa

Rosa Queralt

019mujerSecretoMinia

Mujer y secreto | 1991 | Madera pintada, gomaespuma y tachuelas | 113 x 95 x 8 cm

Eskultura ikaskuntza eta eraikuntza gisa

Artelekuko Ángel Badosen tailerretan (1989 eta 1990-91) eta Euskal Herriko Unibertsitatean Juan Luis Morazaren eskoletan (1989-90) ibili den bitartean, Idoia Montónek denboraldi baterako garatu duen jarduera bat da. Esperientzia biak oinarrizkoak gertatu zaizkio jakintzagai honen ibilbidean. Batetik, irakasleek eman dioten analisi eta ezagutzengatik, bereziki eskultura-objektuaren birdefinizioan, konstruktibismoa, minimalismoa eta arte kontzeptualaren berrikusteari eta hauek zalantzan jartzeari dagokionez. Bestetik, egiten den lan handiagatik, saio bakoitzean azaltzen diren ideia eta kontzeptu mordoagatik, eta ikasle bakoitzak askatasunetik, doitasunetik eta autokritikatik adierazteko bere ahotsa aurkitu dezan, irakasle hauek ematen duten bultzadagatik.

Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gure herrialdeak eskulturari dagokionez denboraldi izugarri emankorra bizi izan zuen. Agian, garai hartan baino lehen, ez zen inoiz hain luzea izan lanean ari ziren eskultoreen eta arte-eskoletan ikasten ari ziren gazteen zerrenda. Honek azalduko luke Idoia Montónengan bere praxira gerturatzeko piztutako interesa, nahiz eta artean egin zituen lehenengo ahaleginak piktorikoak izan ziren – Bonifacio Alfonsok (1988) Artelekun irakatsitako beste tailer batean parte hartu zuen lehenago.

Garai honen bereizgarriak hauek dira; ikerketa-izaera, material ezberdinen esplorazioa – aglomeratua, kartoi prentsatua, egurrezko xafla, goma-aparra, metakrilatoa, igeltsua, espraia, binilo itsasgarria, fotokopiak, tatxetak… – eta planteamendu desberdinekin probak egitea: bere buruarekin topo egitean, ezaugarri ezberdinak elkartzen dituzten proposamen batzuk egiten ditu; lengoaiaren eta honen erreferenteen arteko erlazioak, sistema ireki eta aldakorrak, buruko eta zentzumenen alorren arteko tirabirak, gogoeta tematiko, kontzeptual eta estrukturalak, behin-behineko hipotesiak edo zentzua eraikitzeko grina.

019mujerDefeMInia

Mujer defecando | 1991 | Madera, tela, gomaespuma y tachuelas | 156 x 78 x 8 cm

019trioMinia

Trío | 1991 | Cartón prensado y vinilo adhesivo | 138 x 75,8 x 20 cm