Irudiak, idokitzeak eta isiltasuna dituzten objektu-formek definitzen dute

Rosa Queralt

003AestructuraMini

Estructuralismo povera | 2011 | Collage | 46 x 59 cm

Irudiak, idokitzeak eta isiltasuna dituzten objektu-formek definitzen dute

Idoia Montónek ondoren egiten dituen proposamenak, adierazpena bere funtsera eramaten eta irudiak behingo kontuez edo itsaspen sentimentalez gabetzen laguntzen duten aukerak eta perspektibak zabaltzen jarraitzeko. Hauetan geroz eta gutxiago detekta daitezke hasierako modeloak edo motibo zehatzen aipamenak. Konposizioa sinplifikatzeko nahiak beste garai batzuetako kromatismo bizitik aldenarazten dio baita – collagearen baliabidea, itsatsitako materialaren berezko tonua mantenduz, da kasik kolore ukitu bakarra-. Lan multzo honek sekulako sintesi bat erakusten du, bere laburtasunagatik, forma motzengatik – batzuetan ia iheskorrak-, hutsunearen ideiarenganako hurbiltasunagatik eta oihartzun anbiguoengatik, eta aurreko taldeko margolanen baten bezala, eliptikora eta lausotasunera iradokizunen bat egiten du.

Batzuetan obra jakin batzuetatik igortzen den misterioa azaldu nahi denean arteak eskatzen duen isiltasuna eskatzen dutela dirudien arren, energiak gorpuzteko joera du, nahiz eta hedatu beharrean bere baitaratu – ez daude energia amorfoak, formak energiaren haragitzeak dira beti-. Paradoxikoki, bere indarra modu berean baliabide-ekonomian oinarritzen da, egiturak edo zeinuak baino, itxurak berregiteko gutxieneko materialtasun baten zehaztasunean. Bestalde, zalantzan jartzen dute, presentzia eta ez-egotea, iraunkortasuna eta bilakaera, isiltasuna eta oihartzuna bezalako kategoria antagonikoak. Norabide aldaketa berri bat begiztatzen hasi da zeruertzean.

003BplatoCocinaMini

S.T. | 2011 | Collage sobre plato de cerámica | 22 x 22 cm

003CplatoSerMini

S.T. | 2011 | Collage sobre plato de cerámica | 18 x 18 cm

003DgloboMini

S.T. | 2010 | Acrílico y collage sobre cartón prensado | 38 x 27 cm

003EcuerpoMini

S.T. | 2011 | Acrílico y collage sobre soportes diversos | 120 x 80 cm