Koadroa koadroaren barruan

Rosa Queralt

005espejoCuadrosMinia

Taller | 2010 | Acrílico y collage sobre soportes diversos | 80 x 120 cm

Koadroa koadroaren barruan

edo margolaritzaren historiako aro klasikoetan perspektiba izenarekin protagonismoa eman diogun abstrakzio horretaz ere hitz egin dezakegu. Espazio-kontua, eta bere irudikapena, Idoia Montónek bere lanetan goiztiarki heldu duen gai errepikakorretako bat da, erreskate jarraitua eta erregularraren arabera: 1992ko Una habitación para sentarse (Esertzeko gela bat) lanean, bere moztutako paperei zegokien bi margolan txiki zintzilikatu zituen gelaren hondoko paretetan. Eta ordutik beti gustura sentitu izan da, behin eta berriz planoen bizikidetza eta aldiberekotasuna eratzean bat-bateko birak ematen, aurreko obretan oinarri hartu zituen erregistroak leherraraziz. Gainera, distantzia hartu eta prozesua hozteko irudikapen modu egokia da, disekzioranzko nahitako jarrera, pragmatikoagoa eta analitikoagoa, sailkatua izatea ekiditen duten estrategiak erabiliz.

Egilearen aldetik espazio-kontuari irtenbide ezberdinak eskaintzen dituzten bertsioen etengabeko presentziak pentsarazten digu, proposamen bakoitzaren sarrerak gutxi gorabehera begi-bistakoak edo ezagunak diren arren, errepikapenak zera berresten duela; zerbait horrenbeste aldiz gertatzeak, borondatea eta kontzientziaz haratago doazen gogoa, bultzada edo sen bat erakusten duela. Leihoak, ateak, ispiluak, pantailak, labirintoak, forma eta atzealde gisa funtzionatzen duten eremuak, hormetan zintzilikatutako margolanak… ez dira desagertzen perspektibak sortzen dituen espazio haien irudipenean, guztiz kontrakoa baizik: ekintzen aldiberekotasunak espazioa ireki eta aberasten du, azken finean memoriaren ikusteko modua baita, eta ez begiarena.

005ventanaBarnaMinia

S.T. | 2010 | Acrílico, ceras y collage sobre cartón | 111 x 75 cm

005puertaAdriMinia

S.T. | 2010 | Acrílico, ceras y collage sobre cartón | 105 x 75 cm

005espacioYunqueMinia

S.T. | 2010 | Acrílico, óleo y collage sobre cartón | 75 x 75 cm

005espacioPintoraMinia

S.T. | 2010 | Acrílico y collage sobre cartón | 72 x 45 cm

005grifoMinia

El “grifo” mítico| 2010 | Acrílico y collage sobre cartón | 44 x 48 cm

005enElTallerdelPiMinia

La tele en el estudio | 1999 | Acrílico y collage sobre cartón | 67 x 42,8 cm

005habitaBilbaoMinia

Los ángeles y las bestias | 2001 | Óleo sobre tela | 110 x 159 cm

005tallerBilbaoMinia

Taller | 1999 | Acrílico y collage sobre tabla | 133 x 80 cm | Colección particular