Lautasunetik espazioaren ideia berritu bat sortzen da

Texto por Rosa Queralt

017espacioMinia

S.T. | 2011 | Acrílico y collage sobre cartón | 75 x 105 cm

Lautasunetik espazioaren ideia berritu bat sortzen da

behin-behineko irudikapen moduen praktikan aurreratzen doan heinean. Margolaritza lauaren inguruan lantzen hasia zen ideia batzuk berrartzen ditu, bere jarduerak oinarritzat hartuko lukeen gorputz kontzeptual baten bila, nahiz eta analisia lanari ekitearen ondoren egiten den. Gauza berriak ere esploratu nahi ditu, ez dio axola itsuka egitea, beste une batzuetan ere uko egin ez dion egoera edo prozesua izanik hau. Ez orduan ezta hurrengo garaian ere, ez dira aurreirudikaturiko giroa sortzeko asmoz eginiko margolanak. Irudiak – hauen argumentuak sardetzen hasten direlarik – arrazionalizatu gabeko behar bat bezala agertzen dira, oroitzapenetatik, sarritan irakurketetatik, datozen arren. Lantzen dituenean hasten da hauek ulertzen. Bere irudimenari jarraitu besterik ez du egiten. Hartzen dituen erabakiak formalak dira, nahiz eta estilo-ideia bat apurtzeko borondatea duen.

Denborak artistaren trebetasun handienetako bat berretsi du: espazioaren eta bertan bizi diren elementuen etengabeko estudioan planoen aldiberekotasunerako eta konbinaziorako gaitasuna. Duela gutxiko adibideen artean, eta aldi berean duen bereizmen bikainagatik deigarrienetariko bat dena, izenbururik gabeko 2011ko margolan bat aukeratzen dugu: eszenatoki biluzi eta hotz baten birsorkuntza, bere xede analitikoa areagotzeko. Honetan aukera ilusionista hartzen du, collagearen ideian oinarrituta irudikatzen duen arren. Proposamen honek, ahots pertsonal eta berritzaile bat sortzen aitzindariak diren Richard Hamiltonen 1960ko hamarkadako Interiors (barrualdeak) lanak ekartzen dizkigu gogora.

017autoMinia

S.T. | 2011 | Acrílico y collage sobre cartón | 40 x 51 cm


017explotacioMinia

Explotación colonialista | 2011 | Collage | 48 x 44 cm

017edificioEnLaPlayaMinia

El edificio de la playa | 1992 | Collage sobre tabla | 153 x 137 cm