Lila

CarrerasMugican erakusketa

Rosa Queralten testua

Lila

El rapto de las sabinas I | 2015 | Collage y acrílico sobre DM | 49 x 38 x 8 cm

LILA

CarrerasMugicak atsegin handiz aurkeztuko dizu, azaroaren 28tik aurrera, Idoia Montón Gorosteguiren Lila erakusketa. Hainbat pintura bildu ditugu bertan, gehienak orain dela gutxi eginak. Haien bidez, artistak argi erakusten du hizkuntzak eta metodologiak ikertzeko darabilen prozesu aldakorra eta etengabea.
Pintura arte bisualen tokirik sakratuena dela jakinik, eta gaur egun bere praktikak zentzua izan dezan adierazpide garaikide balioduna izan behar duela oharturik, sorkuntza prozesura botatzen ditu irudiei ekiteko unean bera astintzen, interpelatzen eta asaldatzen duten bulkadak, gaiak eta konpromisoak. Irudiak obsesio gisa azaleratzen dira, arrazionalizatu gabeko beharrizan modura, haiek lantzean hasten baita beren aztarnari jarraitzen eta ulertzen. Erabakiak mota formaleko aldi horretan hartzen ditu, eta estilo pertsonalaren nozioarekin ez lotzeko asmoa du. Era horretan, obra bere garapenaren emaitza da, eta garapenak bidea adierazten dio pixkanaka, gogoetazko ekintza analitikoa geroago gertatzen baita eta prozesua aurreratuago dagoenean agertzen baita.

El rapto de las sabinas III

El rapto de las sabinas III | 2015 | Collage y acrílico sobre papel | 47 x 37 cm

El rapto de las sabinas IV

El rapto de las sabinas IV | 2015 | Collage y acrílico sobre papel | 35 x 47 x cm

El rapto de las sabinas II

El rapto de las sabinas II | 2015 | Collage, ceras y acrílico sobre cartón | 50 x 35 cm

Ezagutzen denaren lekua utzi, eta parametro berriak eta desberdinak aurkitzeko desirak, era horretan, bizi izandako esperientzien aztarnak iraultzeko, hainbat kontingentziaren bidegurutzean kokatzen ditu azken lan hauen atarikoak: alde batetik, egilearentzat lizuna den Sabinen bahiketa irudikapenaren azterketa ernea, kommozioaren eta funtzionaltasunaren bide-erdian. Ez du jabetzeko ariketarik egin nahi, ez eta iraganeko erreferentziak berrinterpretatzeko erreferentzia horiek hizkuntza pertsonalean egiten dituzten parafrasietan berez dagoen eragiketa ere. Oso bertsio askeak egin nahi ditu, azpimarrarik gabeak. Batzuetan, artearen historiako margolanen zati inprimatuak hartzen ditu, joko bikoitza eginez, gainean pintatzeko motibatzeko. Hala ere, kasu honetan, Rubensen haragi sentsualak abiaburutzat hartuta, intuizioz bilakatzen ditu bortxatu eta zanpatutako haragi. Eta egoera horrekiko zut, RobertGravesenTheGreekMyths lanaren irakurketa gurutzatu zen. Lanak, Mendebaldeko imaginarioa markatu duten betiereko gaiak argitzeaz gain, matriarkatutik patriarkatura igarotzeko gorabeherak deskribatzen ditu.Bi inguruabar horiek elkartuz sortu den bidea unibertso barrokoarekin lotu liteke alderdi batzuetan. Besteak beste, horra hor munduari buruzko ikuspegia -gizakiak itota sentiarazten dituen desordenak adierazpidea aurkitzen baitu bertan-, tentsioko formen eta forma dinamikoen ugaritasuna, eszena batzuk handizkatzeko nolabaiteko joera, artifizio eta apaindurarekiko gustua, arauak hausteko edo “bitxikeria” batzuekiko joera, oso taktil eta fisikoa den poetika, karga ideologiko handia, eta joko bikoitza, berriz, itxuren azpian: eraikuntza zorrotza ageriko kaosarekin batera bizi da. Tituluak ahaztu gabe, artelan hauen tituluek eduki argi eta garbiak ekartzen baitituzte gogora, eta aurreko garaien baieztapen hutsa egitetik harantz baitoaz. 2005. eta 2007. urteen artean egindako lanen bat sartu da, eszenen tratamenduan gaur egun dagoen ekoizpenarekin bat datorrena, osagai sinboliko indartsua baitagobatean zein bestean.

Las tentaciones de San Antonio II

Las tentaciones de San Antonio II | 2015 | Collage, óleo y acrílico sobre cerámica | 26 x 26 x 2 cm

Las tentaciones de San Antonio I

Las tentaciones de San Antonio I | 2015 | Collage, óleo y acrílico sobre cerámica | 41 x 29 x 2 cm

Diosas en el suelo de mi estudio

Diosas en el suelo de mi estudio | 2015 | Óleo, acrílico y collage sobre lino | 45 x 60 cm

Irudiaren kulturaren adibideak diren “bizitzaren antzerki” horiekin, Idoia MontónGorosteguik beste urrats bat egiten du aurrera, baina batez ere berretsi egiten du bere jarrera ausarta, adoretsua eta aurreiritzirik gabea. Errepikatu egiten du orain dela hogei urte konbentziozko kanonak suntsitu eta errealismo gordinera jotzean egin zuen amildegitik beherako jauzia, adibide bat jartzeagatik. Baina, orain, heldutasun piktorikoan dagoela egiten du urratsa, mundua nola ikusten duen esateko.
Idoia MontónGorosteguik (Donostia-San Sebastian, 1969) Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHUn.Erakusketa asko egin ditu bere ibilbidean zehar, besteak beste, hauek: Txuri- Beltz, Donostia (1991); La Fundición, Deustu (1991); Kultur Etxea, Basauri (1992); San Telmo Museoa, Donostia (1995); La acción del arte, Bilkin ArtGallery, Bilbo (2003); Retratos de la gente de Egia, Garraxi, Donostia (2004); Imágenes de la KM, Kasa de la Muntanya, Bartzelona (2008); Imágenesurbanas, ElCallejón, Donostia (2009); Partitura libre, Experimentemamb l’Art, Bartzelona (2011), Unreflejotangible, Halfhouse, Bartzelona (2012); eta La kasa del carpinteroinsurgente, GaleríaAlegría, Madril (2014).Bestalde, era askotako bekak eta sariak jaso ditu, hala nola Artelekuren tailerreko laguntza-poltsa (1988), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskultura sortzeko laguntza-beka (1990-1991), Gipuzkoako Artista Berrien XXXIII. Lehiaketako lehen saria, Basauriko Kultur Etxearen Juan de Otaola Beka (1993) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza-beka (1993). Orain dela gutxi, Eremuak programako beka jaso du, bere obra biltzen duen liburukia editatzeko (2013).