Margolaritza lauaren ikerketak jarraituz

Texto por Rosa Queralt

016veranoMinia

Noche de verano | 1992 | Acrílico sobre tabla | 45 x 190 cm

Margolaritza lauaren ikerketak jarraituz

artistak buruturiko lanen artean, bere trebakuntza-lanen giroarekin egiten dugu topo berriro. Hauetan gaiari dagokionez alegialari-espiritua eta literatura-oroipenetan oinarria duten fikziozko jokalekuak gailentzen jarraitzen dute. Orain, aldiz, ekintza batez ere paisaia naturaletan kokatzen du, eta hauen irudikapenak proposamenen lautasun sentsazioa ematen jarraitzen du. Moztutako paperen ordez, akrilikoak bakarrik erabiltzean datza izan duen beste bilakaera batek – lehenagoko lan batzuetan herabeki agertu direlarik –, horrela bai ezaugarri kromatikoak baita margolanaren egitura ere askatuz eta aberastuz.

Lan hauek, bere naturarenganako hurbilketa progresiboa uzten dute agerian, inguruko errealitatea pinturara txertatu ahal izateko. Aldi berean, alderdi espazialen gaineko ardura azpimarratzen dute, hauek euskarrien materialtasunari buruz ikertzea – birziklatutako egurraren gorabeheretan jatorria duten iradokizunak erantsiz – eta bere formatuekin esperimentatzea bultzatzen dutelarik, margoaren gainazalean sortzen diren planoak esploratzen jarraitzeaz gain. Batetik, segurtasun tekniko handiagotik eratorritako oreka izanda, eta bestetik, hazten jarraitzeko borondate irmoa edukitzean artearen praktikan ezkutatzen diren urduritasuna eta zalantzak, artistak espiritua eta materia, ideia eta irudia, objektibotasuna eta irudimena, kontzeptua eta forma, espazioa eta denbora kontrajartzera jolasten du. Lan hauek halako dikotomiak adierazteko saiakerak azaltzen dituzte, eta ondorioz, hauek erreal eta komunikagarri bihurtzen dituzte.

016basuraMinia

La basura de las ciudades | 1992 | Acrílico sobre tabla | 57 x 96 cm

016princesitaMinia

La princesita suicida | 1992 | Acrílico sobre tabla | 34 x 53,5 cm