Margolaritzaren historian elkarrizketa mota bat aurkitzen du

Rosa Queralt

011sisoMagestadMinia

Sisógenes en majestad | 2001 | Óleo sobre cartón | 100 x 70 cm

Margolaritzaren historian elkarrizketa mota bat aurkitzen du

baita joko mota bat ere, nahiz Erdi Aroko artearekin izan, nahiz Ama Birjina eta haurraren gai klasikoarekin edo op artarekin. Bere kasuan, ez da iraganeko kontakizunak gaur egungo lengoaia pertsonalera eramanez aztertu eta berrinterpretatzen dituzten parafrasi haietako operazio ezkutu bat, oso bertsio askeetara eramanez baizik, azpimarratzerik, ordezkatzerik edo alderaketarik gabekoetara. Bere proposamenak ikonografia eta mugimendu jakin batzuen, bizipen zehatzen edo soilik inkontzienteki sortzen diren oroitzapenen errepasoetatik eta irakurketetatik jaiotzen dira eta euren helburua, kalkulatua baino, ludikoa eta ironikoa izaten da.

Nahiz eta itxuraz bere lanaren aniztasunak gaizki-ulertuak ekar ditzakeen, ez daude ezberdintasun garrantzitsuak erregistro aldaketa errepikakorretan, artista, gauzatze-bide berriak aurkitzeko, gai batetik bestera igarotzen denean. Bai gogoeta-jakintzetan eta baita jakintza teknikoetan, denborak berekin aurreratze bat ekarri badu ere, ez genituzke bere prozesuak borondatezko edo programaturiko aurrerapen estilistikotzat hartu beharko, bere aldakortasuna, momentuko baldintzen arabera, lan partikular bakoitzari ematen dion autonomiatik eta lan hauek erabateko askatasunez eta pasioz gauzatutako praktika bati lotzeko nahimenetik jaiotakoa baita. Idoia Montónek gizakitasunaren adierazpen modu bezala mota guztietako gorabehera kulturaletatik bizirik atera den antzinako lanbide zahar hau maite du. Existitzen al da halako modu bateratuan eta aldiberekoan sentsazioa eta bereizketa, sentikortasuna eta ezagutza, esku-jarduera eta erabaki intelektuala bizikide dituen prozesu bat?

011madonaMinia

Madona | 1996 | Acrílico sobre tabla | 66 x 35 cm

011buenPastorMinia

El buen pastor | 1998 | Acrílico y collage sobre cartón prensado | 30 x 34 cm

011puenteDrekaldeMinia

El puente de Rekalde | 1998 | Acrílico sobre cartón prensado | 40 x 38 cm

011bautismoMinia

Bautismo | 1998 | Acrílico y gouache sobre papel | 31 x 21 cm